ARGITARA ( TESTIGANTZA )

Maiz, ohartu gabe itzaltzen da argia gure inguruan, apurka apurka gure irria eta ilusioa itzaltzen doa, eta egun batetan iluntasunean bakarrik aurkitzen gara. Iluntasun hortaz eta argitaranzko bideaz idatzi du bezero ohi batek gaurkoan.

Nire ustez beti izan naiz neska alaia eta beti erteteko gogoa duena, zerbait berria egin, gauza berriak probatu... Baina guzti hori egun batetik bestera aldatu zen nire bizitzan eta bat batean, ezer egiteko gogorik gabe geratu nintzen.

Mutil bat ezagutu nuen eta hasieran dena polita bazen ere, azkar hasi ziren arazoak. Pisua galtzen laguntzen duten pastilak eman zizkidan, beti ni baino argalagoak eta lirainagoak ziren neskekin konparatzen ninduen, ez zidan lagunekin irteten uzten (beste mutil batekin nengoela aurpegiratuz), berarekin bere diruagatik nengoela esanez... Horiek guztiak entzun arren, berarekin egon nahi nuen, nahiz eta banekien jasaten ari nintzena ez zela bidezkoa. 6 hilabeteren ostean,egun batean dena oso iluna bihurtu zen gure artean eta nahikoa zela erabaki eta erlazioa etetea erabaki nuen.

Handik pixka batera izugarri zoriotsu egin ninduen mutil berri bat ezagutu nuen, nire gaur egungo mutil laguna. Guztiek esaten zidaten inoiz ez nindutela hain zoriontsu ikusi inorekin. Hala ere, handik gutxira hasi zen nire aurreko harremana faktura pasatzen. Nire egungo mutilak, gustatu ez zitzaizkidan aipamen bat edo beste egin zituen eta nere beldurrak agertzen joan ziren. Berriz ere istorio bera errepikatuko ote da? Hori guztia gutxi ez eta mutilarekin hilabete gutxi neramatzanean, jakin genuen haurdun nengoela. Gure txikia jaio ostean, gaizki sentitzen hasi nintzen.

17 11 5 kb chayei sarah

Denbora aurrera joan ahala, okerrago sentitzen nintzen, triste, ezer egiteko gogorik gabe. Egun batzuk hobeak izan arren, egun oso txarrak ziren nagusi eta egun horieta nere burua bueltaka eta bueltaka hasten zen inportantziarik gabeko gauza txarretan pentsatzen. Inpotentzia horren ondorio gisa, nire burua lesionatzen nuen, ileetatik tiraz, aurpegian atximuri egin eta ubeldurak sortuz..Egun batetan, nire buruaz beste egiteko beharra sentitu nuen, kotxearekin amildegitik bera botaz. Hor ohartu nintzen laguntza profesionala behar nuela.

Iritsi zen lehen saioa. Nere barrena husteko aukera paregabea izan nuen eta hor hasi nintzen astero elkarbanatzen nire kezkak. Hainbeste denboraren ondoren, ulertzen zidan norbait eta nire kezkak elkarbanatzeko aukera ematen zidan norbait nuen bidelagun.

Arnasketak noiz eta nola egiteaz gain, dena nire barruan ez gordetzearen eta komunikatzearen garrantzia azaldu zidan; baita hori guztia abian jartzeko pautak ere. Beti besteak esaten dutenaren beldur bizi nintzen eta ulertu dut gaur egun, egoista puntu bat ere izan behar dugula, hau da, norberak zaindu behar duela bere burua eta zerbaitek mintzen bagaitu, besteari modu asertiboan, baina adierazi egin behar diogula. Hor hasi zen nire benetako aldaketa. Nire barruan gordeak nituen min guztiak esaten hasi nintzen eta nire barrua husten.

Kontsultako saioez gain, zaldian ibiltzen hasi nintzen. Ordu arte izugarrizko beldurra ematen zidaten animalia handi horien gainean montatzen ikastea izugarria zen. Momentu batez bazen ere, zoriontsu nintze. Aurpegira begiratzea nahikoa zen nire irribarre handi hura zein nabarmena zen ikusteko. Lagun arteko giroak ere barreneko beldurrak uxatzen lagundu zidan, kontsultan ikasitakoa martxan jarri eta apurka apurka eroso sentitzen hasi nitzen.

Hori guztia esanik, ez dut esan nahi gaur egun ere ez ditugula egun txarrak, eta beti daukagula buruan zerbait edo norbait min ematen gaituena. Pentsamendu txarrak alde batera utzi, barrua hustu eta jendeari errespetuz erantzun edo kasurik ez egin. Besteek esaten dutenari; Eta zer? Esan dezatela nahi dutela! Ni zoriontsua naiz dudanarekin, familia, lagun on gutxi batzuk izugarri lagundu didatenak eta izugarri balio dutenak.

Hau da nire jarrera, besteek esandakoari edo erantzun bat eman edo kasurik ez egin, ni zoriontsua naiz eta hori da balio duena. Guzti hori noski, bidelagun izan dudan Mariak erakutsi dit eta nire eskerrik beroenak, orain dela urte bete bakarrik nire burua maite ez nuenetik, gaur arte erakutsitako guztiagatik eta zure laguntzarekin egin dudan aldaketagatik.

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 Azpeitia
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
T. 943142375

Maria - 628 112 281
Amets - 630 936 022


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. Informazio gehiago

Onartu