ONGI ETORRI

Donostian eta Zestoan lan egin ostean, neure lekua behar nuela sentitzen nuen. Neure lan egiteko modua errespetatuz, bezeroaren beharrak errespetatuz eta guzti hori espazio eroso eta goxo batetan. Modu horretan neure gabinetea irekitzearen ideia indarra hartzen joan zen eta urte batzuk geroago, ideiak eta ametsak errealitate bihurtu dira.

Erreformatu berria den gabinetean, helduekin eta hirugarren adinekoekin egiten dut lan, antsietate, zahartzaro, elikaduraren nahaste zein beste gai batzuen inguruan.

Gabinetea eraikitzeko orduan goxotasuna izan zen hitz klabea, izan ere, psikologoaren kontsulta eroso sentitu beharreko espazioa dela deritzot. Honen inguruan erabaki dira hormetako koloreak eta testurak, lurra estaltzeko materiala, altzariak eta bestelako elementuak. Maiz ez da erraza izaten laguntza eskatzea, telefonoa hartu eta zenbakia markatzea, lehenengo aldiz kontsultako atea zeharkatzea, beraz sartu orduko inguru goxo batetan aurkitzea behar beharrezkoa dela deritzot.

Gabinetea zure espazioa izango delako, zure ordutegietara moldatua, behar duzun denboraz zabalik izango duzuna. Zaren bezala beldurrik gabe erakutsi dezakezun espazioa, sentimenduak askatu eta sentitzeko gunea. Beraz ez izan beldurrik eta deitu, etorri eta ezagutu gaitezen. Infusio edo eta kafe goxo batekin hitz egin dezagun patxadaz kezkatzen zaituen horretaz eta apurka apurka aurkitu ditzagun zeure barnean, behar dituzun erantzun horiek.

Gabinetea ezagutu nahi baduzu edo eta edozein zalantza baduzu, jarri nirekin harremanetan:

  • Bulegoko telefonoa: 943 14 23 75
  • Mugikorra: 681 188 938
  • Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Besterik Gabe, ONGI ETORRI !!

Maria Zunzunegi
Gabinete Psikologikoa

Kokapena

Damaso Azkue 4, behea
20730 Azpeitia
Gipuzkoa

Kontaktua

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
T. 943142375

Maria - 628 112 281
Amets - 630 936 022


Lege Informazioa | Sitemapa | © 2017 Maria Zunzunegi | Gabinete psikologikoa

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika. Informazio gehiago

Onartu