Gure zerbitzuak haur, nerabe, heldu, zein hirugarren adinekoei daude zuzenduak.
Helduen psikologia
Elkar lan egingo dugu sentitzen duzun ondoezari buruz gogoeta egiteko eta teknika ezberdinen bidez bizitzen ari zaren prozesuaz kontzientzia izatea lortuko dugu.
Jolas Terapia. Haurrak, jolasaren bidez, bere barne-mundua kanporatu ahal izango du eta aldi berean, aukera emango dio bere buruari aurre egitea onartzeko, ikasteko eta kontrolatzeko.
Era berean, momentu zail bat bizitzen ari den eta laguntza profesionala behar duen edozein pertsonari arreta psikologikoa eskaintzen zaio.
Aska zaitez beldurretatik, zalantzetatik eta deitu ezazu. Kezkatzen zaituen horri buruz hitz egingo dugu, osotasunean bizitzen uzten ez dizun horretaz, eta bide berri baten lerroak zehaztuko ditugu elkarrekin, bizi kalitatea eta ongizatea berreskuratu dezazun.